XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak eta Lanarigoa Izendapenak, egoerak eta gora-beherak HERRIOGASUN ETA DIRUBIDE-SAILA.

Martxoaren 8ko 52/1988 DEKRETOA, Osakidetzako Artekaria izendatuz.

Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. atalak, j txatalean, 26garrenak 6. txatalean eta 29garrenak, Osakidetzari buruzko Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak eta Osakidetzaren artezkaritza eta eraentza-sailen egiturari buruzko Irailaren 8ko 298/1987 Dekretoaren 4. ataleko 4. txataleko 1 eta 2 idazatiek diotenaren bat etorriz, Herriogasun eta Dirubide-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Martxoaren 8ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Atal bakarra.- José Antonio Alonso Alonso Jauna izendatzea Osakidetzako Artekari, Artezkari-mailaz.

Gasteizen, 1988.eko Martxoak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herriogasun eta Dirubide-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.